Terapia bisuala

Eskolaumeen %30ek sintomak ditu, esaterako kontzentrazio falta, eta sekula ez dira bistarekin lotzen. Eta bistako defektuen %60 oharkabean pasatzen da ohiko errebisio batean, horregatik beharrezkoa da azterlan sakonago bat egitea.

Praktika bisual sekuentzia batetik abiatuta, ariketen bidez alegia, tratamendua behar duten arazoak konpontzea lortuko dugu eta sortzen dituzten sintomak hobetzea.

Terapia Bisuala adin orotan aplika daiteke.

  • Efikazia Bisualaren Azterketa: Azterketa oso bat egiten da, efikazia bisualeko arazoak diagnostikatu eta tratatzeko.
  • Pertzepzio Bisualaren Azterketa: Azterketa zorrotz bat egiten da, arazo bisualek ikaskuntzari nola eragin diezaioketen jakiteko.
Terapia bisuala

Urrutitik ondo ikustea ez da nahikoa. Beharrezkoa da sistema bisual efikaza edukitzea. Estres bisuala, zeregin bati ondo-ondotik begiratzean gertatzen da.

Haurrak ez dira kontzienteak, eta irakurtzen eta idazten ikasten hasi aurretik, barneratua izan behar dute bere gorputz-eskema, espazioan eta denboran orientatzeko. Ez egiteak eskolako porrota ekar dezake.

Gure garunera heltzen den informazioaren %80, begietatik sartzen da, eta haurrek eskolan egiten dituzten lanen %100 bisualak dira.

Beharrezkoa da urtean gutxienez errebisio bat egitea, eta zeinu eta sintomei arretaz begiratzea: buruko mina, begi-nekea, gorritasuna, malko jarioa, ulermen arazoak, eskuin-ezkerrarekin arazoak, hasiera berbera duten hitzak nahastea, idazkera txarra…