Teknología

Erretinografoa Bizkor eta minik eragin gabe har daitezke erretinaren irudiak (begi-hondoa) baheketa bizkor bat egiteko, tele-diagnostikoa egiteko plataforma baten bidez.

 

Arrail-lanpara: Begiaren aurreko poloaren irudi eta bideoak hartzeko ekipamendua. Horri esker azter ditzakegu era guztietako arazoak: konjuntibitisa, korneako zauriak, begi lehorra… Baita lentillak egokitzeko ere.

 

Tonometria: Begi barruko presioa neurtzeko balio digu. Oso garrantzizkoa da Glaukoma prebenitzeko.

Teknologia

Autoerrefraktiometro konputerizatua: Zehaztasunez ematen du begiaren graduazioa.

 

Viss Real iPad: Automatikoki eta zehazki ematen ditu lenteak zentratzeari buruzko datuak, modu pertsonalizatuan.

 

Aurical Plus: Diagnostiko audiologikoa egiteko sistema integrala. Neurketak egiten ditu, emaitza fidagarriak eskuratuz, audiofonoak doitu ahal izateko.