Betaurreko graduatua

Jauregi Optikan, modu pertsonalizatuan aholkatzen dizugu, zuri ondoen egokitzen zaizun eustoin edo montura aurki dezazun. Bilduma zabala dugu eta hor dituzu azken berrikuntzak marka eta prezioetan; horri gehitzea badago lenterik onenak eta teknologiarik aurreratuenekoak: Hoya, Zeiss, Essilor, Indo…

Baditugu lanerako lenteak lan jakinetarako (bulegoak, ordenagailua…) eta tratamendu berezituak, gailu digitalek igortzen dituzten argi urdina neutralizatzeko.

Besteak beste, honako marka hauek ditugu: Caroline Abram Pais, Tom ford, Lafont Paris, Epos, Etnia Barcelona, Face a Face, Gucci, Dior, Jimmy Choo, Maui Jim, Italia Independent, Silhouette, Mykita, Woow, Woodys…

Finantzazioa 12 hilabete artekoa interesik gabe.

Ukipen-lenteak

Jauregi Optikan, zure begien osasunaz arduratzen gara. Horretarako, zure eskura jartzen ditugu materialik onenak, Silikonazko Hidrogela esaterako, ordu gehiagoz jarrita edukitzeko eta baita soinean dituzula atseden hartzeko ere.

Zatoz doan probatzera, konpromisorik gabe, erabili eta botatzeko lentilla progresibo berriak.

Zure bizimodua edozein delarik ere, lentilla egokiak eramateak lagun diezazuke ongizate eta erosotasun handiagoa izaten. Lenteak egokitzen ditugu 8 urteko haurretatik hasi eta 70 urteko nagusietara bitarteko jendearengan, urrundik eta gertutik ikusteko aukera ematen duten ukipen-kontaktuekin.

Besteak beste, honako entzute handiko markekin lan egiten dugu: Jhonson&Jhonson, Ciba-Vision, Cooper-Vision o Bauch&Lomb.

Eguzkitako betaurrekoak

Jauregi Optikan gure bezeroen osasun bisualaz kezkatzen gara, jakin badakigulako eguzkitako betaurrekoa nahitaezko gauza dela urte guztirako.

Horretarako, markarik onenak ez ezik, kalitaterik onena ere goza dezazun ziurtatzen dizugu.

Eguzkitako betaurreko onek, argitasun gehiegizkoa kentzeaz gain, izpi ultramore kaltegarrietatik babestu behar gaituzte.

Badugu, halaber, kirol betaurreko espezializatua eta graduagarria, bizikletarako, mendirako, igerirako…